XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru argazki-sekuentzia eta data bat

Orain dela 150 urte Louis Jakobo Mandé Daguerre-k bere inbentua ofizialki aurkezten duenean, ikusizko komunikazioaren mundua bere funtsetik aldatuko duen prozesu neketsu bat burutzen da.

Baina errebobina dezagun lehenengo historia luze horren pelikula, eta errepasa ditzagun ibilaldi horren prozesua markatzen duten fotogrametako batzuk.

FISIKA

Argiak, elementu irudi-transmititzaile bezala, jadanik aspaldiko urteetatik momenturen batean magia zirkunstantzial edo ausazko zerbait bezala irudi zitekeenari azala kenduz, aztertu beharreko fenomeno fisiko bat bezala zeinbaiti gogoetak egin erazi dizkion fenomeno-sail oso bat sortu du.

Jadanik Aristotelesek berak Kristo baino lau mende lehenago isladatzen du urte asko geroago kamera iluna izenarekin ezagutu eta herri-mailaraino hedatuko dena.

Alhagen filosofo arabiarrak, bere aldetik, kabila baten iluntasunean, barrunbea ixten zuten pezoen arteko zirrikitu batetik kanpoko irudi bat, alderantzikatua, pasatu eta paretan proiektatzen dela deskubritzen du.

Basamortuan hain usu ematen diren eta espejismoa bezala ezagutzen diren fenomenoak ere, azterketa- eta estudio-gai ditugu.

Denboraldi luze bat pasako da fenomeno horiek kuriositatez behatuko dituztela.

Eta dibujoaren bitartez saiatuko dira, leialtasun handixeago edo txikixeagoarekin, eskaintzen diren irudiak plasmatzen.

Eta guzti horren kulpantea, Errenazimentuko gizaseme bat: Leon Battista Alberti (1404-1472), pintore eta arkitekto jenovarra, interdisziplinarra beste hainbat alderditan; honek, kamera ilunaren oinarriak eta kamera horrek dibujoaren bitartez dituen erreproduzitzeko ahalbideak finkatuko ditu.